XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zenbat aldiz ez dugu zorigaitzez ikusten ongarri metako bafada, leihotik eriaren gainerat heldu ithoka, gelaren barnea urrin likits batez bethea daukalarik!....

Eriari, zoin nahi izan dadin, laketago zako bertzalde, iguzkiko berogiaren pereka gochoa, ezen ez ipar haizearen chichtua; gehiago dena, aire bustia, hala nola baita toki uspeletan, kalte du.

Harrabotsak ere gaizten du ontza ez dena: haren etzantza ez dadiela beraz izan ez sukalde, ez barroki gainean.

Eriaren gelak behar du bier-arte handi eta, etcheko hoberena izan dadien lehia dugunaz geroztik, zurez zolatua, bai gainean, bai azpian, etchetiar etche bat balin bada ere.

Gela taulaz tronatu bakar bat ez litzaguke sobera bizitegi bakotchean, jende batzu huntan egoiten diren ordutik, - den beharrena ere jendea baita, eta erikor.

Zola dena lurra, eta zilokatua itsuski; gaina, hainbertzetaraino joana non arto-buruak soailutik dilindan baitzagoden:(...).